bermeo futbol taldea

1950 urtean sortua

Taldeak

 

 

 

 

   

 

 

 

 

 

Abenduak 17an streaming hutsez emandako galan , kirol erakundeei bideratutako kudeaketa aurreratuaren formakuntzan hiru urtez egindako lana nabarmendu diote Bermeo Futbol Taldeari

Lehendakariak ekitaldia itxi zuen, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak; Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak; Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak; Gotzone Sagardui Osasun sailburuak; Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak, eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak eman zituzten sariak, EUSKALITeko presidente José Luis Díaz jaunarekin batera.

3K Programa prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu eta diruz lagundua, eta EUSKALITek koordinatua. Bere helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.

Hiru urteko programa da, eta erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea du xede.
Programaren hirugarren urtea amaitu eta gainditu ondoren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortzeko aukera dago. Zorionak klubari eta Jabi Olaeta-ri euren lanagatik.

Kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakundeak dira programa honen hartzaile nagusiak.

 

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Babesleak

Azken Emaitzak

 

 

 

 

 

 

Ohorezko Maila
Zamudio 1:0 Bermeo
Erregional Lehenengo Maila
Bermeo B B/B Padura
Jubenil Ohorezko Maila
Loiola 3:2 Jubenil A
Jubenil Lehenengo Maila
Jubenil B 1:1 Iurretako
Jubenil Bigarren Maila
Lumo 4:2 Jubenil C

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Twitter